Menu
euskera
Bereterretxeren khantoriak egile anonoimoa du, XVI. eta XVII. mendeen artekoa da beraz eredu epikoa du. Zubereraz idatzita dago. Benetan gertaturiko ekintza bat da eta Espeldoi herriaren inguruan gertatzen da. Helburua jendea zerbaitetaz ohartzaratzea da eta ahots bidez kantatu da belaunaldiz belaunaldi.
Balada hontan Bereterretxe zaldun agaramontrraren hilketa aipatzen da. Bereterretxe bere etxean zegoen eta bere neskatilari leihotik jendea dagoen begiratzea eskatzen duenean hiru dozena pertsona daude, bertan Jaun kondeak Bereterretxe atxilotzen eta hiltzen dute, gero bere ama kezkatzen hasten da eta etxera itzultzen ez denean ikustean anaiari galdetu ondoren Jaun kondearen jauregira joaterakoan honek ilik dagoela aitortzen dio.
- Pertsonaiak: Protagonista Bereterretxe da, laguntzailea ama (Marisantzen) eta antagonista eta arazo eragilea Jaun kondea. - Denbora kronologikoa da: Bereterretxe atxilotzen dutenetik ama Bereterretxe hil dutela konturatu arte - Toki objetiboa da: Ezpeldoi - Adiera moldeak: Elkarrizketak agertzen dira: 6,7,11,12,13 eta 14. ahapaldietan. Ez da deskripziorik ageri.
- Baliabide Fonetikoak: Anafora: 8. eta 9. ahapaldietan: "Buneta erori lurrera, buneta erori lurrera eta" Paralelismoa: 8. eta 9. ahapaldietan: "Han haritx bati eseki, han haritx bati eski eta" - Esanahiaren buruzko baliabideak: Harridura: 7,12,13,15,17. ahapaldietan: "Ala sentimentu gabeak!" Galdera erretorikoa: 14. ahapaldian: "Hik baiena semerik, Bereterretxeren besterik? - Gramatikari buruzko baliabideak: Paranomasia: 13. ahapaldian: ai,ei eta jauna, nun duzue ene seme galanta.
0 Comentarios
|
Egilea:
|