Menu
euskera
Poesia latineko "poiesis" hitzetik dator eta grezieran "sortu, egin" esan nahi du. Antzinako Grezian poesia oso garrantzitsua zen jai guztietan ageri zelako. XIII. mendearen eta XVII. mendearen artean poesiak bultzada handi bat jaso zuen eta Europako urrezko aroa izan zen, XX. mendean Abangoardismoak eragin handia izan zuen poesian.
Olerkiaren ezaugarriak hauek dira:
XX. mendetik aurrera bertsolaritzak olerkien oinarritik urruntzen hasi ziren eta olerkiak neurri eta errima gabeak izaten amaitu zuten. Lehen euskal poesia liburua 1945ean argitaratu zen "Linguae Vasconum Primitiae" Bernart Etxeparek idatzi zuen eta nahiz eta apaiza izan estilo moderno bat zuen, bere gaiak erlijiosoak, amodiozkoak, autobiografia eta beste asko izan ziren.
0 Comentarios
Bereterretxeren khantoriak egile anonoimoa du, XVI. eta XVII. mendeen artekoa da beraz eredu epikoa du. Zubereraz idatzita dago. Benetan gertaturiko ekintza bat da eta Espeldoi herriaren inguruan gertatzen da. Helburua jendea zerbaitetaz ohartzaratzea da eta ahots bidez kantatu da belaunaldiz belaunaldi.
Balada hontan Bereterretxe zaldun agaramontrraren hilketa aipatzen da. Bereterretxe bere etxean zegoen eta bere neskatilari leihotik jendea dagoen begiratzea eskatzen duenean hiru dozena pertsona daude, bertan Jaun kondeak Bereterretxe atxilotzen eta hiltzen dute, gero bere ama kezkatzen hasten da eta etxera itzultzen ez denean ikustean anaiari galdetu ondoren Jaun kondearen jauregira joaterakoan honek ilik dagoela aitortzen dio.
- Pertsonaiak: Protagonista Bereterretxe da, laguntzailea ama (Marisantzen) eta antagonista eta arazo eragilea Jaun kondea. - Denbora kronologikoa da: Bereterretxe atxilotzen dutenetik ama Bereterretxe hil dutela konturatu arte - Toki objetiboa da: Ezpeldoi - Adiera moldeak: Elkarrizketak agertzen dira: 6,7,11,12,13 eta 14. ahapaldietan. Ez da deskripziorik ageri.
- Baliabide Fonetikoak: Anafora: 8. eta 9. ahapaldietan: "Buneta erori lurrera, buneta erori lurrera eta" Paralelismoa: 8. eta 9. ahapaldietan: "Han haritx bati eseki, han haritx bati eski eta" - Esanahiaren buruzko baliabideak: Harridura: 7,12,13,15,17. ahapaldietan: "Ala sentimentu gabeak!" Galdera erretorikoa: 14. ahapaldian: "Hik baiena semerik, Bereterretxeren besterik? - Gramatikari buruzko baliabideak: Paranomasia: 13. ahapaldian: ai,ei eta jauna, nun duzue ene seme galanta. Baladak kanturako, dantzarako eta errezitatzeko pieza lirikoak dira. Gai erlijiosoak erabiltzen dira hatapen baladetan eta ondoren amodiozkoak. Baladak forma bat baino gehiagoko genero bat da. Herri-balada generoari erromantze eta kontapoesia deitzen zaio, funtsean izaera narratiboa duen genero horrek onarpen betea izan zuen.
Erdi Arotik hasi eta XVIII. mendera arte, bigarren mailako estimua XVIII. mendetik aurrera. Antonio Cidenen iritziz XVIII. mendearen hasieran "juglaria berri" bat garatu zen eta zenbait balada frantzes euskaraz moldatu ziren. Baladak kantu narratibo laburrak dira eta orokorrean Europan erabiltzen ziren, gaztelar balada eredu berezi bat zen, baina euskal baladek zerikisi handiagoa zuten Europakoen corpusekin gaztelar romancearekin baino. Baladen estilo berezia Erdi Aroan finkatu zen Europan eta gaur egun arte iraun du dute ahozko kulturak biziri dirauten lekuetan zeren komunikabideek eta hiri bizimoduek asko murriztu dute. Herri bakoitzean baladek forma berezia hartzen dute, baina denek oinarri bera edukitzen dute. Baladak istorio laburrak izaten dira Emen uzten dizkizuet bi bideo bat zubereraz eta bestea nafar lapurteraz Zubereraz: Eta nafar lapurteraz: Transkripzioa:
1. Kaixo Urko zer esan dezakezu zuk egin zenuen brik dance ikastaroarekin? Ba nere ustez oso polita izantzan aunke zortzi urtekin laga nun bimilla eta hamarrian mundialeko partido bat ikusi nun eta futbola geio gustatzen zitzaitdan eta utzi egin nuen break dance. 2. Urko zergatik utzi zenuen zarauzko futbol taldea? Em ni ibili nintzen futbolean astin eta utzi nuen zergatik urte bat handiago nintzen eta ezin nuen ekipoan parte hartu ordun futbol salara apuntau nintzen. Euskara Batua: 1. Zer esan dezakezu zuk egin zenuen break dance ikastaroarekin? Nire ustez oso polita izan zen nahiz eta zortzi urterekin utzi nuen, bi mila eta hamarrean mundu mailako txapelketa bat ikusi nuen eta futbola are eta gehiago gustatu zitzaidan, eta break dance ikastaroa utzi nuen. 2. Zergatik utzi zenuen Zarauzko futbol taldea? Ni futbolean ibilia naiz baina, utzi egin beharra nuen, zeren eta urte bat zaharragoa nintzen eta zin izan nuen ekipoan parte hartu eta, orduan futbol salara apuntatu nintzen. Euskal Herria zazpi probintziaz osaturik dago: Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa beherea, Nafarroa Garaia eta Zuberoa. Horietatik handiena Nafarroa Garaia da 10.421km karraturekin baina bizkaiak du biztanleria handiena 1.139.131 biztanlerekin, Hori industriarengatik da, jendea bertara lan egiterajoaten delako. Udaletxe kopuru handiena Nafarroa garaiak du lurraldearen edadurarengatik eta bigarrena bizkaiak biztanleria kopuruarengatik. Nere herria Zarautz da 23.117 biztanle ditu eta 14,80 km² ditu, baita hondartza handi bat 2,8 km koa.
|
Egilea:
|